hasierara joatea

Barne Diseinua Nola egiten dugu lan

Guretzat bezero bakoitza bakarra da. Horregatik, GURE LANA PERTSONALIZATU EGITEN DUGU bere premia, lehentasunetara eta aurrekontura egokituz.

Zure esku jartzen ditugu gure baliabide tekniko eta giza baliabide guztiak ARRETA ESPEZIALIZATUA eta pertsonalizatua eskaintzeko eta kalitatezko emaitza lortu ahal izateko.

Konpromisoa hartzen dugu bezeroak INFORMAZIO ZEHATZA ETA OSOA izan dezan eraikuntza-prozesu osoan, proiektua idazten denetik obrak bukatzen diren arte, bere irizpidea eta onespena beti izanez.

Bezeroarekin hartzen dugun KONPROMISOA bermatzen dugu, obran parte hartzen duten gainerako agenteekiko harremanetan erabateko independentzia eta gardentasuna izanda, esaterako, enpresa hornitzaileekin eta eraikitzaileekin.

Prozesu osoaz arduratzen gara amaitzen den arte, gure bezeroek euren proiektu pertsonalean jarritako ilusioari eutsi diezaioten EZERTAZ KEZKATU BEHARRIK GABE.

Diseinugile bat Kontratatzea ez da, aitzitik, gehitutako gastua, lan guztiko aurrekontua arren txikiagotu eragin dezake. Barne-Diseinugile bat kontratatzeko arrazoiak

NOLA EGITEN DUGU LAN

Barne Diseinua
  1. Bezeroak bere helburuak eta PREMIEN PROGRAMA azaltzen dizkigu eta guk  AURRETIKO AZTERKETA ETA BALORAZIO EKONOMIKOA egiten ditugu.
  2. Behin proposamena bezeroagatik onartuta, Zerbitzu-Kontratu bat formalizatuko da aurrekontua, zerbitzu-sari profesionalak eta ordainketa-formak hitzartuz.
  3. INTERIORISMO-PROIEKTUA lantzen da, beharrezko dokumentazio guztiaz, 3D bistak, planoak, arauemailea etab.
  4. Bezeroa informatuta edukitzen dugu prozesu osoaren bilakaeraz eta beti izaten ditugu haren LAGUNTZA ETA ONARPENA hartutako erabaki guztietan.
  5. OBRA-AURREKONTUA egiten dugu, obrak behar dituen material eta hornidura guztien neurketa xehatua egiten dugu, jabeak nahi duen enpresa eraikitzaileek eskaintzak egin ditzaten.
  6. Eskaintzarik onena aukeratzen laguntzeko informazioa eta aholkua ematen diogu bezeroari. Baita KUDEAKETA ADMINISTRATIBO guztiak egiteko edo LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK eskatzeko ere.
  7. Obren ZUZENDARITZA TEKNIKOA egiten dugu. Lanak proiektura doitzeaz arduratzen gara eta, horretarako, egikaritza, lanen kalitatea eta azken aurrekontua kontrolatzen ditugu.

ZERTAN DATZA PROIEKTU BATEN DOKUMENTAZIOA

Barne Diseinua

Zure proiektua egiteko aholkuak

PROIEKTUAREN DOKUMENTAZIOA aldatu egiten da egin nahi den eraberritze-motaren arabera. Oro har, honako hauek izaten ditu:

  • Oraingo Egoeraren planoak.
  • Eraberritzearen planoak. 3D bistak.
  • Instalazioen planoak eta obra egikaritzeko behar diren xehetasunak.
  • Egin beharreko lanen memoria deskribatzailea.
  • EKTaren eta indarreko gainerako araudiaren memoria justifikatzailea.
  • Jarduera Sailkatuaren Espedientea.
  • Kontu-sailen arabera xehatutako aurrekontua, neurketekin.
  • Hondakinen Kudeaketarako azterlana.
  • Kalitate Plana.
  • Baldintza Agiria.
  • Laneko Segurtasun eta Osasun azterlana.

ZERTAN DATZA OBRAKO ZUZENDARITZA TEKNIKOA

Barne Diseinua

Obraren ZUZENDARITZA FAKULTATIBOAN sartzen dira proiektura egokitzeko egindako lanen ikuskapen teknikoa eta egikaritzearen eta kalitatearen kontrola. Horretarako, Obrako Bisitak egin behar dira, aldizkakoak eta beharrezkoak direnak.

Jasotako eskaintza ekonomikoen azterketa eta aholkularitza egiten ditu, obraren esleipena  egokiena den gremio edo enpresa eraikitzailearen aldekoa izan dadin. Bezeroak izango du azken erabakia eta berak nahi duen enpresari eskatuko dio obra egiteko.

Enpresa eraikitzailea gremioen eta bere zereginen koordinazioaren ardura ematen diona izango da, arriskuan jarriz itundutako epeetara

Obrak egiten dituen enpresa eraikitzailearekin loturarik ez dugula kontuan hartuta, beti bermatzen dugu gure bezeroaren interesak defendatuko ditugula.

Obrak bukatzean, OBRA BUKAERAKO ZIURTAGIRIA egiten da, jabearen onespena eta adostasuna izango duena. Horrela ontzat ematen dira egindako lanak.