Barne Diseinua Nola egiten dugu lan
Nola egiten dugu lan
Guretzat bezero bakoitza bakarra da. Horregatik, GURE LANA PERTSONALIZATU EGITEN DUGU zure premia eta lehentasunetara egokituz.
Zure esku jarri nahi ditugu gure baliabide tekniko eta giza baliabide guztiak ARRETA ESPEZIALIZATUA eta pertsonalizatua eskaintzeko eta, horrela, kalitatezko emaitza lortu ahal izateko.
Konpromisoa hartzen dugu bezeroak INFORMAZIO ZEHATZA ETA OSOA izan dezan eraikuntza-prozesu osoan, proiektua idazten denetik obrak bukatzen diren arte.
Bezeroarekin hartzen dugun KONPROMISOA bermatzen dugu, obran parte hartzen duten gainerako agenteekiko harremanetan erabateko independentzia eta gardentasuna izanda, esaterako, enpresa hornitzaileekin eta eraikitzaileekin.
Prozesu osoaz pertsonalki arduratzen gara amaitzen den arte, gure bezeroek euren proiektu pertsonalean jarritako ilusioari eutsi diezaioten EZERTAZ KEZKATU BEHARRIK GABE.
NOLA EGITEN DUGU LAN?
- Bezeroak bere helburuak eta PREMIEN PROGRAMA azaltzen dizkigu. Kasu bakoitzaren aukeren AURRETIKO AZTERKETA ETA BALORAZIO EKONOMIKOA egiten ditugu.
- Behin proposamena onartuta, BARNE-DISEINUKO PROIEKTUA garatzen da. Obra- eta jarduera-lizentziak lortzeko behar den legezko araudi guztiari dagokion DOKUMENTAZIO GRAFIKO, DESKRIPTIBO ETA JUSTIFIKATZAILE guztia izango du proiektuak.
- Bezeroa informatuta edukitzen dugu prozesu osoaren bilakaeraz eta beti izaten ditugu haren LAGUNTZA ETA ONARPENA hartutako erabaki guztietan.
- Bezero bakoitzaren premietara doitutako OBRA-AURREKONTUA egiten dugu. Horretarako, obrak behar dituen material eta hornidura guztien neurketa xehatua egiten dugu, jabeak nahi duen enpresa eraikitzaileek eskaintzak egin ditzaten.
- Eskaintzarik onena aukeratzen laguntzeko informazioa eta aholkua ematen diogu bezeroari. Baita KUDEAKETA ADMINISTRATIBO guztiak egiteko edo LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK eskatzeko ere.
- Obren ZUZENDARITZA TEKNIKOA egiten dugu. Lanak proiektura doitzeaz arduratzen gara eta, horretarako, egikaritza, lanen kalitatea eta azken aurrekontua kontrolatzen ditugu.
ZERTAN DATZA PROIEKTU BATEN DOKUMENTAZIOA?
PROIEKTUAREN DOKUMENTAZIOA aldatu egiten da egin nahi den eraberritze-motaren arabera. Oro har, honako hauek izaten ditu:
- Oraingo Egoeraren planoak.
- Eraberritzearen planoak.
- Instalazioen planoak eta obra egikaritzeko behar diren xehetasunak.
- Egin beharreko lanen memoria deskribatzailea.
- EKTaren eta indarreko gainerako araudiaren memoria justifikatzailea.
- Jarduera Sailkatuaren Espedientea.
- Kontu-sailen arabera xehatutako aurrekontua, neurketekin.
- Hondakinen Kudeaketarako azterlana.
- Kalitate Plana.
- Baldintza Agiria.
- Laneko Segurtasun eta Osasun azterlana.
ZERTAN DATZA OBRAKO ZUZENDARITZA TEKNIKOA?
Obraren ZUZENDARITZA FAKULTATIBOAN sartzen dira proiektura egokitzeko egindako lanen ikuskapen teknikoa eta egikaritzearen eta kalitatearen kontrola. Horretarako, Obrako Bisitak egin behar dira, aldizkakoak eta beharrezkoak direnak.
Jasotako eskaintza ekonomikoen azterketa eta aholkularitza egiten ditu, obraren esleipena kasu bakoitzerako egokiena den gremio edo enpresa eraikitzailearen aldekoa izan dadin. Puntu honetan bezeroak izango du azken erabakia eta berak nahi duen enpresari eskatuko dio obra egiteko.
Obrak egikaritzen dituen enpresa eraikitzailearekin loturarik ez dugula kontuan hartuta, beti bermatzen dugu gure bezeroaren interesak defendatuko ditugula.
Obrak bukatzean, OBRA BUKAERAKO ZIURTAGIRIA egiten da, jabearen onespena eta adostasuna izango duena. Horrela ontzat ematen dira egindako lanak.
