Estudioa Nor gara
Nor gara
Gure talde profesionala MARIAN TORRES ECAY eta FERMÍN GARJÓN VILLANUEVA, Barne Diseinatzaileek osatzen dute, Nafarroako Barne Diseinatzaile/Dekoratzaileen Elkargo Ofizialeko kideak biak.
80ko hamarkadaren bukaeran ekin genion gure ibilbide profesionalari, Barne Diseinu/Dekorazioko ikasketak amaitu eta barne-diseinu taldea eratu genuenean. Geroztik, prestakuntza espezializatuarekin jarraituz, elkarrekin garatu dugu gure jarduera, 2000. urtean Iruñeko lokala Estudio profesional gisa ireki genuenean finkatuta geratu zena.
Hasiera-hasieratik egin ditugu barne-diseinuko proiektu ugari. Gure jardueraren ardatza ETXEBIZITZAK, LOKAL KOMERTZIALAK, BULEGOAK ETA OSTALARITZAKO LOKALAK eraberritu, birgaitu, diseinatu eta dekoratzea da.
Bezeroen zerrenda luzea dugu, eta horien artean daude erakunde ofizialak, elkarteak eta enpresa publiko eta pribatuak eta beste ia 100 bezero partikular, euren etxebizitza pribatua eraberritu eta dekoratzeko eskatu digutenak.
ZERBITZUAK
- BARNE-ERABERRITZE ETA DISEINUA. Lokal komertzial, bulego eta ostalaritzako lokalen proiektuak.
- Etxebizitzak BIRGAITU ETA ERABERRITZEA.
- Altzariz eta ekipamenduz hornitzeko proiektuak. Altzarien diseinu pertsonalizatua.
- Aholkularitza pertsonala merkatuko materialen eta altzarien aukeraketan.
- AURREKONTUEN kontrola eta eskaintza ekonomikoen aholkularitza.
- OBRA-ZUZENDARITZA. Obrako bisitak eta egikaritza-kontrola.
- Kalitate-, segurtasun eta osasun-kontrola obretan.
- Obra-bukaerako ziurtagiriak.
- Obra, jarduera eta irekiera LIZENTZIAK izapidetzea.
- Birgaitze Espedienteak izapidetzea.
- LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK izapidetzeko aholkularitza.
Modu osagarrian, Diseinuaren eta Arkitekturaren esparruko beste profesional batzuekin etengabe aritzen gara lankidetzan.
Gure lanbide-esperientzian nabarmendu beharreko arlo bat delineazio teknikoko lanak egitea da. Horien artean sartzen dira, besteak beste, datu-bilketa, neurketa eta era guztietako eraikinen oraingo egoeraren plano xehatuak egitea barne hartzen dituen landa-lana, edo arkitektura- eta eraikuntza-proiektu baten plan guztien antolaketan eta garapenean laguntzea.
- DELINEAZIO TEKNIKOA..
- Eraikuntza eta Hirigintzako Proiektuen planoen garapena.
- Eraikin eta lokalen Oraingo Egoeraren neurketa eta planoak egitea.
