hasierara joatea

Estudioa Nor gara

NOSOTROS 2015

 

Gure talde profesionala Barne-dekorazioen Diseinugileen/Dekoratzaileen Nafarroako Elkargo Ofizialeko  kideak MARIAN TORRES ECAY eta FERMÍN GARJÓN VILLANUEVACREANAVARRA-ko Unibersitateko Graduko, Barne Diseinuko  Proiektu eta Instalazioetako irakaslea, osatzen dute.

Profesional independente bezala 25 urte baino gehiagoko esperientzia eskaintzen dugu, Barne-diseinuko proiektu osoak ugari eginez. Gure jarduaren ardatza ETXEBIZITZAK, KOMERTZIAL, BULEGO ETA OSTALARITZAKO LOKALAK eraberritu, birgaitu, diseinatu eta dekoratzea da.

Bezeroen zerrenda luzea dugu, eta horien artean daude erakunde ofizialak, elkarteak eta enpresa publiko eta pribatuak eta beste ia 100 bezero partikular, euren etxebizitza pribatua eraberritu eta dekoratzeko eskatu digutenak.

Nuestro estudio
       ZER EGITEN DUGU
  • BARNE-ERABERRITZE ETA DISEINUA. Lokal komertzial, bulego eta ostalaritzako lokalen proiektuak.
  • Etxebizitzak BIRGAITU ETA ERABERRITZEA. AURREKONTUAK. Eraginkortasun energetikoa.
  • Altzariz eta ekipamenduz hornitzeko proiektuak. Altzarien diseinu pertsonalizatua.
  • Aholkularitza pertsonala merkatuko materialen eta altzarien aukeraketan.
  • AURREKONTUEN kontrola eta eskaintza ekonomikoen aholkularitza.
  • OBRA-ZUZENDARITZA. Obrako bisitak eta egikaritza-kontrola.
  • Kalitate-, segurtasun eta osasun-kontrola obretan.
  • Obra-bukaerako ziurtagiriak.
  • Obra, jarduera eta irekiera LIZENTZIAK izapidetzea. ADIERAZPEN ARDURATSUA
  • Birgaitze Espedienteak izapidetzea.
  • LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK izapidetzeko aholkularitza.
Nuestro estudio

Gure lanbide-esperientzian nabarmendu beharreko beste arlo bat delineazio teknikoko lanak egitea da, datu-bilketa, neurketa eta era guztietako eraikinen oraingo egoeraren plano xehatuak egitea, edo arkitektura- eta eraikuntza-proiektu baten plan guztien antolaketan eta garapenean laguntzea.

  • DELINEAZIO TEKNIKOA.
  • Eraikuntza eta Hirigintzako Proiektuen planoen garapena.
  • Eraikin eta lokalen Oraingo Egoeraren neurketa eta planoak egitea.