Delineazio Teknikokoa
Jarduerari ekin genionetik era guztietako eraikinen egungo egoeraren neurketak eta planoak egiteko 100 lanetik gora egin ditugu: eraikin berezienak, familia bakarreko etxebizitza edo etxebizitza kolektiboenak, borda edo landa-baserrienak eta lokal komertzialenak.
Euren konplexutasunagatik edo handitasunagatik esparru horretan azken urteotan egin ditugun lan aipagarrienak nabarmenduko ditugu:
- Kondestablearen Jauregia Kale Nagusia, 2. Iruña
- Nafarroako Jauregiaren erdiko patioa. Karlos III.a etorbidea, Iruña .
- CANen egoitza nagusiaren eraikina. Karlos III.a etorbidea, Iruña
- Señorío de Sarría upategiaren eraikina eta Sotés baserria. Gares (Nafarroa)
- Ama Domingotarren komentua. Jarauta kalea, 26. Iruña
- Hiru udal-eraikin: Nafarroako Uztarrozko (Erronkari harana) eskola, medikuaren etxea eta maisuaren etxea.
- Atarrabiako (Nafarroa) Nekazaritza Perituen Eskolaren eraikina
Halaber, hainbat eta hainbat lankidetza ari gara egiten Eraikuntza Proiektuen planoen garapenean. Lankidetza hori etengabea izan da arkitekturako hainbat profesionalekin eta zenbait kasutan 15 urtetik gorakoa da.
Hirigintza eta Plangintza lanetan ere lagundu dugu, esaterako, urbanizazio-proiektuetan edo Nafarroako hainbat herritako Udal Planetako eta Arau Subsidiarioetako datu-bilketan eta plano-lanketan.